Gizonezkoetan, espero zen legez, Iñigo Torre nagusitu zen finalean, Mikel Lopezi 6-4 eta 6-2 irabazita. Aurretik, final laurdenetan, tenislari getxotarrak Joel Chavez kanporatu zuen, 6-2 eta 6-1 markagaz. Final atarian mendean hartu zuen Jon Yecora ere, 6-1 eta 6-0.