Garaikurren bidez 2014-2015 denboraldian ohorezko mailetan ibilitako hockey jokalaririk onenak saritu dituzte. Lopez de Eguilazek emakumezko atezainik onenaren saria batu du. Negretek, berriz, sari bi izan ditu: gizonezko atezain hoberena eta gizonezko 21 urte azpiko jokalaririk onenarena. Sariak gaur goizean banatu dituzte, Espainiako Komite Olinpikoaren egoitzan. Maria Lopez de Eguilazek bere prestaketak jarraitzen ditu, abuztuan Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko.