Iñaki Calle getxoztarra, Marokoko VIII. Panda Raid lasterketan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 11a, 09:30
Panda Raiden artxiboko irudia. © PANDA RAID

Marokon da, egunotan, Iñaki Calle Hernandez getxoztarra, bertako VIII. Panda Raid auto klasikoen orientazio-lasterketan. Pasa den zapatuan hasi zuen abentura, Madrilen. Algecirasetik pasatu ostean, Tangerren abiatu zuen ibilbidea. Fiat Panda Trekking 4x4 bat gidatzen du Callek, iaz erositakoa. Izan ere, Gaztelako Luis Alonso Manjon bere lagunagaz batera, pasa den urtean parte hartu gura zuen proba berezi horretan, baina belu ibili zen. Aurten biek eman dute izena garaiz, eta sei egunean Marokoko Atlas mendi-lerroa zeharkatu ostean, rallya Marrakexen amaituko dute, datorren zapatuan. Oraingoz, 83. dira sailkapen nagusian eta 43. 4x4ko autoetako gidarien artean.

Proba amaitzearen ohoreaz gainera, bertako umeak laguntzeko poza ere ekarriko du bikoteak Afrikatik. Talde bakoitzak 20 kilo eskola-material eroan behar ditu parte hartu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun