Bueltan da Gazta Azoka Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 11a, 14:47

Gazta Azoka.

 Algortako Telletxe plazak XII. Gazta Azoka hartuko du gaurtik domekara bitartean. Ekoizleak, besteak beste, Caceres, Gaztela eta Leon, Galizia, Kantabria, Asturias, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Huesca, Araba, Menorca, Maestrazgo, Erronkari, Holanda, Frantzia, Italia eta Suitzatik etorriko dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ekimen hau oso arrakastatsua izan ohi da gure udalerrian, aukera ematen baitu gure gastronomian klasikoa eta oinarrizkoa den produktu hau ezagutzeko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun