"Zuhaitz ale batek pertsonentzat edo ondasunentzat arriskua duenean, Udalak esku hartu behar du problema handiagoak saihesteko. Edonola ere, Udalak zuhaitz bakar bat bera ere ez galtzeko ardura hartzen du, eta horregatik kendutako ale guztien ordez beste zuhaitz batzuk landatzen dira, gure bioaniztasuna aberastuko dutenak, bertakoa dena indartuko dutenak eta beren bizitzan landatu diren hiriguneagaz bateragarriak direnak", aipatu du Joseba Arregi Hirigintza, Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Aipatutako lanak Neguri aldean hasi zituzten hilaren 7an, leku bitan. Lehenengoko lan horiek gaur arte iraungo dute, Cristobal Colon eta Telleria kaleen inguruetan (Plentzia-Bilbao noranzko trenbide ondoan).
Bigarren lanak, martxoaren 13tik 18ra egingo dituzte, geltokiko "Estankoaren plazan". Gauean egingo dituzte (metroa ibiltzen hasi aurretik, beti ere, zerbitzua ez gelditzeko) eta egunez gauean ebakitako zuhaitzak kenduko dituzte. Horretarako, plataforma jasotzaile bat eta edukiontzi bat ipiniko dira aipatutako plazan.
Azken lanak, Aiboako geltoki ondoan egingo dituzte, martxoaren 21etik 23ra, horiek ere gauez.