Martxa nordikoa egingo du bihar Itxartuk

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 11a, 16:45

Itxartuko kide eta lagunak, makilakaz, Aiboa zeharkatzen. © ITXARTU

Itxartu Taldeak makiladun martxa nordiko erako txangoa antolatu du biharko, zapaturako, goizeko 10:00etan. Algortako Telletxe plazan hasi eta amaituko da. Bitartean, 9 kilometro egingo dituzte, udalerrian zehar.

Ekimena maila guztietara zabalik dago. Ez da behar aurretiaz inolako prestakuntzarik; izen-ematea doakoa da eta nw.itxartu@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke. Halere, bihar ibilaldia hasi aurretik ere egin ahal izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun