Diru-laguntzen ildoak
Zenbateko guztitik, 257.000 euro txirotutako herrialdeetan proiektuak finantzatzeko izango dira. Horien bidez tokian tokiko gaitasuna eraldatzeko aldaketak bultzatu gura dituzte. Horretarako, genero ikuspegia kontuan hartzen duten ekimenek lehentasuna edukiko dute eta baita Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) egindako Giza Garapenerako Indize baxua edo oso baxua duten alde geografikoek ere.
Bigarrenez, 43.000 euro herritar getxoztarrei zuzendutako Sentsibilizazio eta Garapeneko Hezkuntzako proiektuen artean banatuko ditu Udalak.
Azken atala, 8.000 euro, krisi egoerei aurre egiteko izango dira. Horietatik 6.000 euro giza ekintzetarako diru-laguntzen artean banatzeko izango dira. Egoera horiek natur kausek edo gatazkek eragin dezakete. Bestalde, lehenengo mailako beharrak asetzeko ere izan daitezke edo bere bat-batekotasunagatik aurreko ataletan sartzen ez direnetarako ere. Mota horretako eskaerak aurkezteko epea datorren abenduaren 1era arte luzatuko da. Gainontzeko 2.000 euroak adingabeen harrera-programak laguntzeko izango dira.
Argibide gehiago honako helbidean topa daiteke. Eskaerak Udaleko Administrazio Elektronikoko Bulegoan aurkeztu beharko dira.