Ekimen horregaz, Ernaiko kideek gure egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerak, zailtasunak, oztopoak eta laguntzak azaleratu gura dituzte. Hori dela eta, ahalik eta gazte gehien ekimenean parte hartzeko deia egin dute. Hala, bihar, hilaren 16an, euren elkarrizketa guztien lehenengo hitzak euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute: "lanean, eskolan, klasean, familian, lagun artean, dendetan...".