Apirilaren 29an, martitzena, abiako dira jardunaldiak "Atrapa la bandera" animazio-pelikulagaz. Biharamunean, eguaztenean, "Marko makako eta Karibeko primateak" euskarazko filmaz gozatu ahal izango da haur-zinema zikloan. Jardunaldien erdialdean, eguenean, hilak 31, "Inside Out-Del reves" Pixarren azken ekoizpen arrakastatsua izango da protagonista; eta barikuan, euskarazko beste film bat proiektatuko dute Andres Isasin: "Koko, dragoi txikia", hain zuzen ere. Azkenik, zikloa biribiltzeko, zapatuan "Hotel Transilvania 2" eskainiko dute.
Filmak
Proiekzio denak Areetako Andres Isasi musika-eskolan izango dira, 17:00etan; saio bakoitzeko sarrerak 2,10 euroko prezioa edukiko du.
Martxoak 29, martitzena
"Atrapa la bandera".
Martxoak 30, eguaztena
"Marmo Makako eta Karibeko primateak".
Martxoak 31, eguena
"Inside out-Del reves".
Apirilak 1, barikua
"Koko, dragoi txikia".
Apirilak 2, zapatua
"Hotel Transilvania 2".