Probak Marbellako Don Carlos hotelean jokatu ziren; finalean, 65 urtetik gorako beteranoetan, Camiña 6-1 eta 6-2 nagusitu zitzaion Angel Calvo Espainiako txapeldunordeari. Binakakoan, Javier Lazcano izan zuen bikotekide. Jorge Camiñaren hurrengo erronka Portugalgo Estoril hirira eroango du, datorren astean, Euskal Tenis Federazioak zabaldu duenez.