CEAR-Euskadi Siriako errefuxiatuentzako materiala biltzen dabil. Horretarako, hainbat jasotze-toki jarri du; horietako bi Getxon daude: Santa Ana tabako-denda (Santa Ana kalea, 19. Areeta) eta Muxuz Muxu denda (Algortako etorbidea, 53). Horietan, motxilak, berokiak, mantak eta edozein motatako haurtxoak eramateko bizkar-zorroak bildu gura dituzte, besteak beste. Laguntza eskaini gura duenak gaur arte izango du aukera, kanpaina horren lehenengo fasea gaur, eguenean, amaitutzat emango baitute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!