Daborduko, hiru urte bete dira aste honetan Anjel Figueroa preso politiko algortarra hil zela, gaixotasun larri eta sendaezin baten ondorioz, espetxealdi arinduan zegoela. Era berean, 19 urte bete dira bere amama Antonia Fernandez Alcala Meco (Madril) espetxera biloba bisitatzera zihoala auto istripu batean hil zela, Aranda de Dueron (Burgos). Azkenik, martxoaren 30ean 31 urte beteko dira GAL talde armatuak Xabier Galdeano "Egin" egunkariko sortzaile eta kazetari algortarra Donibane Lohitzunen hil zuenetik. Hori dela eta, "hiru kide horien memoria gogorarazteko", Algortako Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egingo du gaur, barikuan, 20:30ean, Telletxe plazan. "Espetxe politikak, dispertsioak eta Estatuaren gerra zikinak hildako 3 algortar hauek gogoratuko ditugu", azaldu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!