Bertoko arbolak landatuko dituzte Azkorrin, zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 18a, 13:51

Azkorriko basoan landatuko dituzte zuhaitzak.

Joan den otsailean egindako ahalegina bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarra zela-eta; oraingoan, Tosu Betirako! taldeko gizon-emakumeek bertoko zuhaitzak landatuko dituzte Azkorri inguruan, urteroko ohiturari jarraitu ahal izateko eta Azkorriko basoa berreskuratzeko asmoz. Hori lortzeko, hilaren 19an, zapatuan, ipini dute hitzordua, goizeko 10:00etan, Bidezabaleko metro-geltokian; ostean, 10:30ean, Azkorriko aparkalekuan batuko dira.

Antolatzaileek ahalik eta jende gehien hurreratzea gura dute; hori dela eta, edonor hurbildu ahal izango da arbolak landatzeko. Hala, zuhaitzak landatu gura dutenek izena eman dezakete daborduko, helbide elektroniko honetan: tosubetirako@gmail.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun