Eguazten horretan, urte honetarako aurreikusita dauden brigadak aurkeztu ostean, Brasilgo Lurrik gabekoen mugimenduko (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra, MST) kideakaz egondako brigadari batek bere esperientziak kontatu, eta mugimendu horren nondik norakoak azalduko ditu. Berbaldia Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea, 1) izango da, arrastiko 07:00etan.
Askapenakoek azaldu dutenez, brigadetan parte hartu gura dutenek hilaren 31ra arte izena eman ahalko dute.