Athleticeko gazteen B taldean dabilen Ander Egiluz Alzola erdilari itzubaltzetarra AEBetako 19 urte azpiko futbol-selekziorako deitu dute, Eslovakiako Kopan jokatzeko. Egiluzen ama, Michelle Alzola, Mountain Homen hazi zen, Idahoko Estatuan, eta Egiluzek berak bertako Boise National taldearen harrobian jokatu zuen urtebetez. Egiluz Romo futbol-taldean formatu zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!