Maite Arraiza, Durangoko duatloiaren podiumean

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 21a, 12:55

Maite Arraizaren artxiboko irudia. © BILBAO ATLETISMO SANTUTXU

Maite Arraiza Aramendia atleta getxoztarrak hirugarren postua eskuratu zuen pasa den zapatuan, Durangoko Duatloiaren IX. edizioan. Arraiza Gurutze Frades Larralderengandik 12 minutu eta 37 segundora sartu zen; bien tartean Alba Mendazona Arandia heldu zen helmugara, Arraiza baino 12 segundo arinago. Gizonezkoetan, Oier Ariznabarreta Aguirre izan zen irabazlea.

Proba distantzia motzekoa izan zen eta kirolariek 10 kilometro bete zituzten korrika, beste 35 bizikletaz eta azken bostak korrika, berriro ere. 2016ko Euskal Herriko zirkuiturako seigarren proba puntuagarria izan da.

Sailkapena

Emakumezkoetan

  1. Gurutze Frades Larralde, Mugarra Triatloi Taldea, 02.04.25
  2. Alba Mendazona Arandia, Garraitz Kirol Taldea, 02.16.50
  3. Maite Arraiza Aramendia, Saltoki Trikideak, 02.17.02
  4. Inmaculada Ruiz Teran, Bilbaotri, 02.17.42
  5. Maider Oteiza Jauregui, Azkoitri Triatloi Kluba, 02.19.32
  6. Sandra Martinez Sierra, independentea, 02.27.40
  7. Maria Cristina Rodriguez Varona, Sestao Triatloi Taldea, 02.28.43
  8. Izaskun Berasategi Lamas, Sociedad Ciclista Bilbaina, 02.37.39
  9. Garazi Korta Aizpurua, Club Triathlon Aloha, 02.40.51

Gizonezkoetan

  1. Oier Ariznabarreta Aguirre, Mugarra Triatloi Taldea, 01.46.28
  2. Hossain Kaanache Amghiraf, independentea, 01.46.59
  3. Gonzalo Fuentes Isasi, Añorga K.K.E., 01.47.59
  4. Alberto Bravo Sanchez, C.T. Laboratorio Sys, 01.48.05
  5. Xabier Tijero Santillan, Club Triatlon Ondarreta A, 01.48.18
  6. Joseba Plagaro Rodriguez, Basque Tribe, 01.49.14
  7. Fco. Javier Sodupe Beltran, Biosnar Hondarribiko T.K., 01.49.29
  8. Xabier Rementeria Martitegui, Abadiñoko Laubideta T.K.E., 01.49.40
  9. Aitor San Vicente Astobiza, Bilbaotri, 01.49.48
  10. Javier Goitia Omaechevarria, Urdaitri T.T., 01.49.57
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun