Talde getxoztarrak Itsas Adriatikoko hiriaren Porto Portenza kiroldegian jokatuko ditu norgehiagokak. Bere multzoan honako lehiakideak izango ditu: Anconako Pieralisi, Volley Friends Roma, Pugliako Team 80 gabicce/gradara taldeak eta Islandiako selekzioa.
Aixerrotak bihar estreinatuko da txapelketan, goizeko 09:15ean, etxeko Pieralisi taldearen aurrean. Bigarren neurketan Volley Friends Roma taldeagaz lehiatuko da 14:30ean. Eguneko azken partida 19:15ean jokatuko dute, Islandiako selekzioaren aurka. Ligaxka horren azken norgehiagoka barikuan izango da, 10:15ean, Team 80 gabicce/gradara taldearen aurrean. Bariku arrastian eta zapatuan bigarren fasea eta finalak jokatuko dira.