Domekan, Pirinioetan, Ordesako parke nazionalean (Espainia) izandako elur-jausi batek 51 urteko Getxoko gizon bat eta beragaz zegoen andrea harrapatu zituen. Emakumea bere kasa atera zen, baina gizona osorik geratu zen elurpean. Erreskate taldeek konortea galduta aurkitu zuten. Helikopteroaren zain zegoela hil zen. Getxoko Udalak gaur jakinarazi duenez, Tomas Sanchez Jimenez zeukan izena.