Mota horretako seigarren hitzaldia izango da, zahartze aktiboaren ardatzetako bat sendatzea eta norberaren zaintza helburua duen ekimenaren barrukoa.
Itzubaltzeta/Romoko Ibar nagusien etxeak "Elikadura eta nutrizio osasungarria" izeneko berbaldia hartuko du bihar, martitzenean, 17:30ean. Ohi legez, solasaldia Areetako osasun zentroko sendagileek emango dute.
Mota horretako seigarren hitzaldia izango da, zahartze aktiboaren ardatzetako bat sendatzea eta norberaren zaintza helburua duen ekimenaren barrukoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!