Algortako "aita Txomin" zendu da Segovian, auto-istripuan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 5a, 17:10

Domingo Ciordia Azcona "aita Txomin" Algortako Aita Trinitarioen elkarteko apaiza hil zen atzo, astelehenean, Segovian auto-istripu batean. Beragaz batera zihoazen hiru kide zauritu dira, horietako bi, larri.

Imanol Landa Getxoko alkateak bere atsekabea agertu du atzoko istripuagatik. Halaber, erlijio-elkarte horrekiko elkartasuna adierazi du, "Getxon errotua eta maitatua dena". Era berean, apaizen sendien intimitatearekiko errespeturik "handiena" agertu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun