Korrikaldia Portugaleteko Canilla pasealekutik aterako da, udaletxearen ondotik. Itsasadarraren ezkerraldea zeharkatuko du eta Sestao eta Barakaldo atzean utzi ondoren Bilbon sartu eta Euskalduna zubiraino helduko da. Bertatik eskuinalderantz jarraituko du, Erandio eta Leioatik, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan jarritako helmugara iristeko, 21 kilometroak beteta.
Inskripzioak
Izen-ematea 21kpuentebizkaia.com webgunearen bitartez egin daiteke apirilaren 12ko 12:00ak arte, probaren egunean adin nagusikoa izan eta 19 euro ordainduz gero. Epe arrunta amaitu ondoren oraindino dortsalak geratuz gero, izena emateko modu bakarra Trirunners eta Kantxa Kirol Moda Getxo udalerriko dendetara jotzea izango litzateke, apirilak 14tik, eguena, 16ra, zapatua. inskripzio horiek 25 euroko prezia izango dute. Edozein txartelagaz egin daiteke erosketa, kargu edo kreditua, banketxearekin online erosketa aktibatuta izanez gero.Edozein kasuan, ez da onartuko izen-ematerik probaren egunean bertan. Zalantzaren bat izanez gero, info@21kpuentebizkaia.com helbide elektronikora idatz daiteke.