2016/04/04 - 2016/05/31 00:00

Apirilaren 4tik maiatzaren 31ra Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Apirilaren 4tik maiatzaren 31ra Irakurri, Gozatu eta Oparitu!
Getxoko liburutegietan, Getxo

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren helburuak. Esperientziaren “bidaiaz gozatzeko” gonbidapena egin dute antolatzaileek aurten Egizu elkartea, Getxoko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Apirilaren 4an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 11ra arte. Euskal Herri osoko 50 herritan gauzatuko da egitasmoaren hamargarren edizioa, Getxon bigarrenez antolatuko dugu. Parte hartzailek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti ( edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Parte hartzea oso erraza da: Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun