Orain arte, guztira zurrumurruen kontrako 100 bat agentek hartu dute parte heziketa prozesuetan, immigrazioaren eta kultur aniztasunaren kontrako zurrumurruak desagertzearen alde lan egiteko. Aurten parte hartzaileek, gehienek 25 urtetik gorakoek, oso positibotzat jo dute formakuntza eta nabarmendu dute pertsona gisa haztera, aurreiritziak identifikatzera, eta estereotipoak apurtzera lagundu diela. Jorratutako gaien interesa eta parte hartu duten hizlarien kalitatea ere azpimarratu dituzte agenteek.
Agente berriak egun dauden lan taldeetan aritzera pasako dira. Taldeak hilabetearen amaieran batuko dira, sentsibilizazio jarduerak antolatzeko.