Euskotren Ligaren hasiera, berriz, hiru aste beranduago jokatuko da, uztailaren 9an, Orion. Emakumezko arraunlaririk indartsuenek zortzi estropadako lehia jokatuko dute; orain arte antolakuntzak jakinarazitakoaren arabera, norgehiagoka bakarra izango da Uribe Kostako uretan: uztailaren 17an jokatuko dute Getxoko VII. ikurrina.
Gizonezkoek leku eta egun berean jokatuko dute 38. ikurrina, San Miguel Ligaren zazpigarren estropadan. Gainera, beste hirutan jardungo dute tosta gainean eskualdean, Ibaizabalgo uretan: abuztuaren 27an eta 28an, eta irailaren 18an, antolakuntza eta harmailak Portugaleten ipinita egongo badira ere. Egun horretan helduko da amaierara San Miguel Liga, 20 bandera jokatu ostean. Aurretik, Euskotrenekoen azken saioa izango da Zarautzen, abuztuaren 14an. Dena den, tartean KAE-1, KAE-2, beteranoen liga, batelariak eta hamaika arraunlari gehiago ikusgai izango dira.