Datorren eguaztenean, hilaren 20an, berriz, "Soberania alimentaria" izeneko berbaldia egingo dute Algortako Villamonteko kultur etxean, 19:30ean.
Tosu Bizirik! eta Hezetasuna Auzoko Bizilagunon taldeetako kideek elkartasunezko saio bi antolatu dituzte datozen egunetarako. Kontuak hala, bariku honetan, hilaren 15ean, "Cultivando la ciudad" dokumentala proiektatuko dute Tosu landan, 19:30ean. Ondoren, bertan afaltzeko aukera izango da, 3 euroan.
Datorren eguaztenean, hilaren 20an, berriz, "Soberania alimentaria" izeneko berbaldia egingo dute Algortako Villamonteko kultur etxean, 19:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!