Egizu! elkarte-antolatzaileak ohartarazi duenez, liburua «oraindik ez baduzu irakurri, gogoratu Getxoko liburutegietan maileguan har dezakezula, eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren abantailak aprobetxatu!». Izan ere, ekimen horren bidez, euskarazko liburuak erostean %35eko deskontuaz goza daiteke.
Meabek Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria eta Liburu gaztea Saria irabazi zituen Urtebete itsasargian liburuari esker.