Getxoztarrek 6-8 irabazi zioten Lautada UP Gasteiz taldeari, Mendizorrotzara egindako bisitan. Partida berdinduta egon zen lehenengo hiru laurdenetan, 2-2, 2-2 eta 1-1 zatikako emaitzak jasoz. Baina azkenengo zatian, Getxoko eskifaiak distantzia ipini zuen arabarrekiko, eta 1-3 irabazi zien. Bitartean, Santoñak ere partida irabazi zion Deportivo Bilbaori, 8-10. Getxo eta Santoña berdinduta daude: biek 13 puntu lortu dituzte; baina, getxoztarrek aldeko tanto gehiago batu dituzte, eta gutxiago sartu dizkiete.