Lanok astelehenean hasiko dituzte, Areetako Barria kalean, Kale Nagusia eta Mesedeetako kalearen artean. Hala, bidea itxita egongo da autoentzat, goizeko 08:00etatik lanak amaitu bitartean. Hala, lanak egingo diren tartean aparkalekua libre utzi beharko da.
Halaber, kale zati horretako bide-zorua konpontzeko lehenago egin beharreko lanak direla-eta, Areeta etorbidea, Barria kalean eta Kale Nagusia kalean barrena dabiltzan autobusen ibilbidea desbideratuko da.
Beste alde batetik, asfaltatze lanak martitzenean egingo dituzte Itzubaltzeta/Romoko Gorbeia kalean, Kresaltzu eta Gobelaurreren artean. Lan horiengatik bidea itxiko da zirkulaziorako Itzubaltzeta/Romoko sarbidearen noranzkoan, 08:00etatik lanak amaitu arte. Ibilgailuak Luis Lopez Oses kaletik edo Zubieta kaletik desbideratu beharko dira. Bilborako irteera bere horretan utziko da (afekzio txikien bat izan liteke), eta lanak egiteko auzokideek mugatutako guneko aparkalekua libre utzi beharko dute.