Oporrak Bakean kanpainaren helburuak dira umeen oinarrizko premiak asetzea, mediku-arreta egokia eskaintzea, kultura trukatzea eta sahararrek pairatzen duten egoeraz herritarrak sentsibilizatzea, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dutenez, umeak familietan "integratzen" dira, eta apurka-apurka familien bizimoduetara ohitzen dira.
Horretarako, udan hainbat jarduera antolatzen dituzte ume horientzat guztientzat, berbarako txangoak eta herri-bazkariak. Bestalde, aldian behin topaketak egin ohi dituzte, gura duten familiek elkarteagaz iritziak trukatzeko. Era berean, uneoro begirale bat dago lanean, edozer gertatuz gero familiek berarengana jotzerik izan dezaten. Halaber, Udalak jakinarazi duenez, umeei eta umeak hartzen dituzten familiei Getxo Kirolak-eko txartela emango zaie harrera-hilabeteetan instalazioak erabili ahal izateko.