Aurten parte-hartzaileek, gehienek 25 urtetik gorakoek, oso positibotzat jo dute formakuntza, eta nabarmendu dute pertsona gisa hazten, aurreiritziak identifikatzen, eta estereotipoak apurtzen lagundu diela. Jorratutako gaien interesa eta parte hartu duten hizlarien kalitatea ere azpimarratu dituzte eragileek. Eragile horiek egun dauden lan-taldeetan egingo dute lan. Taldeak hilabetearen amaieran batuko dira, sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko.