Itxura hartzen hasitako lehenengoa irakurketa tailerra izan da; 18 neska-mutil inguruk parte hartzen dute horretan, eta hilaren 22rako "La conjunta de los necios" liburua irakurtzeko hautua egin dute; ondoren, "Memorias de un amante sarnoso" lanari bide emango diote.
Mendi-taldeko neska-mutilek ere zereginik izango dute zapatu honetan, hilaren 16an. Izan ere, mendi-irteera bat antolatu dute egun horretarako; Algortatik Armintzara joango dira. Txangoa irekia izango da; hortaz, interesa duenak 09:00etan Telletxe plazara hurbildu baino ez du egin beharko.
Hurrengo zapatuan, hilaren 23an, berriz, bestelako txango bat egingo dute udalerriko neska-mutilek: sagardotegira joango dira. Horretarako, autobusa jendez lepo bete, eta Usurbileko sagardotegi batera abiatuko dira, ostean Hernanin gaueko jai-giroan murgilduko dira. Horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra zegoen.
Gainerako taldeak apurka-apurka martxan ipintzen dabiltza, gazteek helarazitako proposamenak aintzat hartu eta gero.
Egitaraua
Apirilak 16, zapatua
- 09:00 Mendi-irteera, Algortatik Armintzara. Telletxetik abiatuta.
Apirilak 23, zapatua
- 11:00 Autobusa Algortako Telletxetik irtengo da.
- 12:10 Poteoa, Zarautzen.
- 14:30 Bazkaldu Usurbileko Arratzain sagardotegian.
- 18:00 Hernanira.
- 03:00 Hernanitik buelta autobusez.