Hurrengo zapatuan, hilaren 23an, sagardotegira joango dira udalerriko neska-mutilak, Algortako Gazteak aisialdi talde alternatiboak antolatuta. Horretarako, autobusa jendez lepo bete, eta Usurbileko sagardotegi batera abiatuko dira, ostean Hernanin gaueko jai-giroan murgilduko dira. Horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra zegoen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!