Elkarteak sexu bakoitzeko talde bana dauka txirrindularitza-eskolan (haurrak), kadeteetan eta gazte-mailan.
Joan den denboraldira arte, gazte-kategoriaraino heltzen ziren txirrindulariak Punta Galean, baina aurten pauso bat aurrera eman, eta akordio batera heldu dira Seguros Bilbaogaz. Horri esker, Getxon ere egoitza duen aseguru-etxearen txirrindularitza-taldeko 23 urte azpiko talde amateurrak hartu ditu aurten Punta Galeako lau txirrindulari: Daniel Avellaneda, Nicolas Saenz, Eukeni Rotaetxe eta Asier Perez.
Bestalde, Punta Galeak antolatuko dituen eta parte hartuko duen hurrengo ekitaldien berri ere eman zuen. Lehenengoa datorren maiatzaren 7an izango da, Javier Otxoa zikloturismo klasikoa, hain zuzen ere. Hurrengo egunean, Federazio Kopako taldekako erlojupekoan lehiatuko dira.