Lehenengo atxiloketa zapatuan, hilak 16, 07:30ean, izan zen, Andra Mari auzoan jarritako kontrolean. Udaltzainek ausazko eran geldiarazitako ibilgailu baten gidariari alkoholemia froga egin zioten eta horrek 0,99mg/l eman zuen, baimendutakoaren laukoitza, iturrien arabera. Hala, agenteek 37 urteko gizona atxilotu zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.
Bigarren atxiloketa domekan izan zen, 23:00ak aldera, Neguri auzoak egindako kontrolean. Geldiarazitako ibilgailu baten gidariari alkoholemia froga egitea eskatu zioten, eta 45 urteko gizonezkoak 0,85mg/l eman zuen, baimendutakoaren hirukoitza, eta horregatik hori ere atxilotu zuten.
Halaber, hirugarren pertsona baten kontrako salaketa administratiboa jarri zuten udaltzainek, baimendutako alkoholemia tasa gainditzeagatik.