Bizarra Lepoan euskara-elkarteak antolatutako ibilbideetan, Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutaraziko dituzte. Guztira, bost ibilbide egongo dira, eta horietako bakoitza zapatu edo domeka batean eskainiko dute.
Ohiko ibilbideez gain (Hezeguneak, Kostaldeko Getxo, Getxo Barria eta Betiko Getxo), aurten Begoñako Galerietatik ere egingo dute. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Egitaraua
Lehenengo ibilbiderako hitzordua apirilaren 23an, zapatuan, jarri dute, Fadura kiroldegiko atean, Hezeguneak ibilbidea egiteko. Maiatzaren 7an, Portu Zaharreko Etxetxutik aterako da Kostaldeko Getxo izenekoa. Maiatzaren 21ean, Neguriko Karmengo elizatik irtengo da Getxo Berria bidea; eta ekainaren 5ean, domekan, Getxoko Andra Mari elizatik, bizikletaz, besteak beste, Arteaga, Azkorri eta Zientoetxetik ibiltzeko. Ekainaren 18an, Begoñako Galerietara izango da bisita, Ereaga, Atxekolandeta eta abarretatik ibiltzeaz gainera. Gainontzeko ibilbideetan legez, fauna, flora, historia, geologia eta inguruko toponimiaren gainean berba egingo dute gidariek.
Ibilbideak 09:00etan hasi eta doakoak izango dira. Argibide gehiago topa daiteke Bizarralepoan.eus Bizarra Lepoanen webgunean. Izen-emateak getxo.toponimia@gmail.com helbide elektronikoaren edo 688 635 350 telefono zenbakiaren bitartez egin beharra dago.