Kirol, kultura eta aisia osasungarrirako jardueren programa hori, udalerriko merkatariek, profesionalek eta ostalaritza-establezimenduek bultzatu dute, hauen lankidetzagaz: Getxolan Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Zerbitzua, Kultur Etxea, Getxo Kirolak eta udalerriko kirol-klubak.
Esku-pilota saioaren ondoren, GetxoAktibatu! ekimenak dozena bat proposamen aurreikusi ditu apirileko bigarren hamabostaldirako; berbarako slackline-, xake- eta pilates- saioak, bizikleten mekanika ezagutzen hasteko tailerra, kafe-dastaketa, argazki-erakusketa bat, eta lore-tailerra.
Hala ere, jarduera gehiago egingo dituzte urrira bitartean, kirol eta kultur jarduerak bultzatzeko asmoz. Iazko ekitaldian, 2.500 lagunek parte hartu zuten antolatu ziren 120 jardueratan baino gehiagotan.