Aitor Mimenzak ordu bat baino gehiago behar izan zuen maratoi erdia bukatzeko: 01.08.59, alegia. David Lahera korrikalariari lau minutu eta hamabost segundoko aldea atera zion, eta Juan Perez Moran getxoztarrari, ordea, bost minutu eta 28 segundokoa. Emakumezkoen txapeldunak, Martinez del Alamok, 01.28.54 marka egin zuen, Tania Saez de la Fuente bilbotarra (01.29.20) eta Mari Carmen Gartzia (01.30.47) atzean utzita.