Horregatik guztiagatik, martitzenetik aurrera, desagertu egingo dira bi noranzkoak ibilgailuentzat, eta hortaz, noranzko bakarra ezarriko da aparkalekuaren barruko ibilbide osoan (Xake plazaranzkoa). Egun dauden hiru sarbideetatik bi, Santa Eugenia eta Ibaigane kaleetakoak, sartu eta irteteko izango dira, eta hirugarrena, Gobelaurre kalekoa, bakarrik sartzeko erabiliko da.
Aparkaleku kopurua ez da aldatuko (106 plaza arrunt, 4 mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta motozikletentzako aparkaleku txiki bat, 2.405metro koadroko azaleran banatuta).