Espainiako eta Murtziako karate-federazioek antolatutako txapelketan lau kategoria izango dira: benjaminak (7 urtera arte), kimuak (8 eta 9 urtekoak), haurrak (10 eta 11 urtekoak) eta gazteak (13 urte bitartekoak). Jarduerak zapatuan 15:00etan hasiko dira inaugurazio-ekitaldiaren bidez.
Ainhize Pintadok hirugarren postua lortu zuen pasa den urtarrilean Oviedoko IOSTK sariketan, 13 eta 14 urtetako nesken artean, Kata modalitatean. Iaz ere, podiumeko beheko aldea zapaldu zuen Kantabrian, maiatzean jokatu zen Pielagos Haraneko Nazioarteko Txapelketan, gazte mailan.
Ane Camaño ez da estreinatu aurten podiumetan, baina Eskolarteko EAEko Jokoak irabazi zituen iaz kimu mailan, Kata modalitatean. Era berean, Kantabrian hirugarren sailkatu zen Pielagos Haraneko Nazioarteko Txapelketan, haur mailan.