Pio Lindegaard omenduko dute bihar, Areetan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 22a, 19:43

Wattsek, Christof Saenger (pianoa), Rudi Engel (baxua) eta Tobias Schrimer (bateria) izango ditu lagun, Areetan. © PATRICIA WATTS

Aurten ere gorazarre egingo dio Getxoko Jazzaldiak Pio Lindegaardi; jaialdiaren laguntzaile nagusienetariko bat izan zena omentzeko, Ernie Watts saxofoi-jole estatubatuarra buru daukan jazz-musikari laukoteak zuzenekoa eskainiko du zapatu honetan, apirilak 23. Kontzertua 20:00etan izango da, Areetako Andres Isasi musika-eskolan; sarrerak 12 euroan daude salgai.

Grammy sari bi irabazi ditu Wattsek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun