"Zapatila gorridun mutikoa" antzezlana eskainiko du bihar Ados taldeak, Areetan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 23a, 14:06

TXINTXARRI

Domeka honetan, apirilak 24, "Zapatila gorridun mutikoa" antzezlana eskainiko du Ados taldeak, 18:00etan, Areetako Andres Isasi musika-eskolan; sarrerak daborduko salgai daude 5 euroan. Testu bako lana 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. 

Garbi Losadak idatzi du antzezlana, eta berak zuzentzen du; Javier Asinen jatorrizko musikak eta Bertha Bermudezen koreografiak osatzen dute ikuskizuna.

Antzezlanak proposatzen duen istorioa hauxe da: mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena. Berak gurago du loreak batzea, margotzea, sokasaltoan ibiltzea, ganbarako arropa zaharrakaz mozorrotzea, edo rock & roll izar baten modura abestea. Bizitzan, barre egingo du, sufrituko du, maitatuko du, negar egingo du, amets egingo du... Hala, "Zapatila gorridun mutikoa" lanagaz, aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarritzat ulertzen lagundu gura dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun