Zirkulazioa moztuko dute Neguriko San Inazio kalean

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 25a, 12:59

Eguaztenean, hilak 27, ibilgailuen zirkulazioa moztuko dute Neguriko San Inazio kalean, gune horretan eraikiko diren etxebizitzen urbanizazio-obrak direla eta. Hala, zenbait bananondo kenduko dituzte, urbanizazio obrez gainera, espaloia eta galtzadaren lerrokatze lanak egiteko, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) aurreikusita dagoen bezala.

Zuhaitz horiek kentzeko lanen ondorioz, zirkulazioa moztu beharko da aipatutako kalean eguaztenean, hilak 27, lanegun osoan. Arazoren bat sortzekotan, lanak biharamunean jarraituko dituzte.

Kalean aparkatzea debekatuta egongo da zuhaitzak kentzeko lanak amaitu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun