Parte hartu gura dutenek eguenean, hilak 28, izango dute izena emateko eta klubean ordainketa egiteko azken eguna. Gehienez jota, 150 zaldi onartuko dituzte antolatzaileek. Hori dela eta, inskripzioa ahalik eta lasterren egitea komeni da. Argibide gehiagorako, 944 603 266 telefonora deitu edo info@hipicalagalea.com posta elektronikora idatz daiteke.