Doako tailer horren helburua da 18 urtetik gorako emakumeen jabekuntza ikus-entzunezko baliabideen bitartez lortzea. Tailerraren saioen ordutegia 16:30etik 20:30era bitartekoa izango da eta horietan errealizazioari buruzko oinarrizko ideia batzuk ikasiko dituzte, "Maitasunak" gaiari buruzko minutu bateko iraupeneko film laburra egiteko.
Amal Ramsis dokumentalista eta El Cairoko (Egipto) Emakumeek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak emango du tailerra. Bere dokumental batzuk, tartean, "Solo sueños", "Vida", "Prohibido" eta "The trace of the Butterfly" saritu dituzte nazioarteko hainbat jaialditan. Tailerra esperientzia ibiltaria da, eta aurten Alejandrian, El Cairon, Oaxacan (Mexiko) eta El Salbadorren ere egin da.