Berbodromoaren goizeko saioak Areetako eskoletan egingo dituzte, 09:00etan eta 11:00etan. Hirugarren saioa, arrastikoa, Itzubaltzeta/Romoko poteo-gunean egingo dute, 19:00etan. Saioak ordubetekoak izango dira, eta tarte horretan hiru gai jorratuko dituzte partaideek.
Talde bakoitzak 6 pertsona izango ditu (dinamizatzailea eta bost lagun); hala, gai bakoitzari 15 minutu eskaini ostean, hurrengoari ekiteko parte-hartzaileek mahaia aldatuko dute, berba-kideak aldatu ahal izateko. Aurtengo erronka egun osoan 400 lagun baino gehiago elkartzea izango da; arrastian 100 lagun batu gura dituzte. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Antolatzaileek azaldu dutenez, arrastiko saioan Gure Etxea, La Mona, Arotza eta Museo tabernetan potea euskaraz eskatzen dutenek pintxo bat jasoko dute dohainik.