Ereagako igogailua itxiko dute datorren astean, mantentze lanengatik

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 29a, 15:55

Ereagako igogailua, artxiboko irudian.

Algortako Ereagako igogailuan egin beharreko mantentze-lanak direla eta, instalakuntza horretako zerbitzua itxita egongo da datorren martitzen eta eguaztenean, maiatzaren 3 eta 4an. Udal iturrien arabera, "geldialdi teknikoa aprobetxatuko da instalazioen garbiketa ere egiteko. Ahalegina egingo da zerbitzua ahalik eta lasterren  berriz hasteko".

Igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburua, "instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun