Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketa ezin izango da egin, "antolakuntzatik kanpoko arrazoiengatik". Era berean, eragindako eragozpenak barkatzeko eskatu dute.
Urtero legez, irteera eta helmuga Ereagako hondartzan ipintzekoa zen. Bertan hiru proba egin behar zituzten: goizeko 10:45ean, 10 urte arteko neska-mutilek abiatu behar zuten herri-krosa, 600 metroko ibilbidea osatuz; ondoren, 10:55ean, 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek 1.500 metro izango zituzten aurretik; azkenik, 11:10ean, 15 urtetik gorakoek 8 kilometroko ibilbidea zuten betetzeko. Izen-ematea: Kantxa Kirol Modan, Bikila kirol-dendan eta lasterketa egunean ere egin zitezkeen.