Txanda bakoitzaren iraupena bederatzi egunekoa izango da (astelehenetik barikura). Egun hauetatik lautan txangoak egingo dituzte herritik kanpora. Txangoa dagoen egunetan ordutegia 9:00etatik 17:30era izango da, eta gainerakoetan 9:00etatik 14:00etara. Behar bereziak dituzten umeek beharrezko laguntzak izango dituzte.
Izen-ematea online egin ahal izango da, www.getxo.eus/gazteria helbidearen bitartez. Halaber, Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Gazte Informazio Bulegoan ere izena emateko orriak eskuragarri egongo dira, gura izanez gero, izena bertan emateko.
Eskaeren kopuruak plaza kopurua gaindituko balu zozketa egingo da. Haren emaitza maiatzaren 24an emango dute ezagutzera.
Beste jarduera batzuk
Udaleku horiez gain, Getxoko Udalak, aurreko urteetan bezala, udarako umeentzat eta gazteentzat astirako eskaintza hurrengo tokietan ere antolatuko ditu: Musika Eskolan, Ludotekan, Gaztelekuan, Letren Terrazak edo haize ageriko liburutegiak, Getxo Kirolaken kirol ikastaroak (izen-ematea zabalik maiatzaren 11ra arte) eta ikastaro trinkoak udal euskaltegian.
Eskaintza hori udalaren diru-laguntza duten udalerriko beste talde batzuek aurkeztutakoagaz osatuko da, horien artean, Bizarra Lepoan elkartearen Bapiruke udalekuak (izen-ematea maiatzean), bela eta zaldi ikastaroak, besteak beste.