Antolatzaileek azaldu dutenez, erorikoak dira istripu arrazoirik ohikoenak adineko pertsonen artean, eta horiek gertatu ondoren, eguneroko bizitza oso kaltetua gertatzen da, autonomia galtzea eta bizitza kalitatea gutxitzea dakartzalako. Erorikoek pertsona nagusien artean lesioak ekartzeaz gainera, minusbaliotasuna eta dependentzia ere dakartzate. Horregatik, tailerrean, modu errazean eta praktikoan azalduko dute nola gutxitu erorikoak, besteak beste, jarduera fisikoa sustatzen, etxea leku segurua bihurtzen eta hartzen den medikazioari eta elikadurari arreta eskaintzen.