Zapatuan, hilaren 7an, berriz, 19:00etatik aurrera igoko dira musikariak agertokira. Jaialdia eguaztenean, hilaren 4an, hasi zen Donostian, eta hilaren 7ra arte iraungo du, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren, Donostia2016 delakoaren, baitan.
Aste-akabuan, hilaren 6an eta 7an, Algortako San Nikolas plaza Musika Eskolen Europako Jaialdiaren egoitza bihurtuko da. Hala, Europako bost musika-eskolatako gazteek joko dute bertan, Andres Isasi musika-eskolako ikasleakaz batera. Barikuan, hilak 6, 18:00etatik aurrera joko dute taldeek.
Zapatuan, hilaren 7an, berriz, 19:00etatik aurrera igoko dira musikariak agertokira. Jaialdia eguaztenean, hilaren 4an, hasi zen Donostian, eta hilaren 7ra arte iraungo du, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren, Donostia2016 delakoaren, baitan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!